Urdaibai Biosfera Erreserba, UNESCOk duela 39 urte baino gehiago izendatua, museo bizia da per se, eta balio handiko adierazpen paisajistikoak, biologikoak, geologikoak eta historiko-kulturalak ditu. Iberiar penintsulako iparraldean hobekien kontserbatutako estuarioetako bat dago, intereseko habitat eta espezie askorekin. Izan ere, Oka ibaiaren bokalea Hegaztientzako Kontserbazio Bereziko Eremu (HKBE) izendatuta dago, Europako Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu, eta 1993tik RAMSAR konbentzioaren barruan dago. Hitzarmen hau, nazioarteko gobernu artekoa, hegaztiak eta haien baliabideak kontserbatzeko eta zentzuz erabiltzeko esparrua eskaintzen duena.
Estuario estrategikoa da, ez bakarrik hegaztiak ugaltzeko, bai eta migrazio- fluxuen ikuspegitik ere. Eskualdea turismoak dagoeneko oso tentsionatuta duen arren, euskal administrazioak Guggenheim Bilbao Museoa zabaltzeko proiektua bultzatzen ari dira. Helburu horrekin bi egoitza berri eraiki nahi dituzte, babes handieneko eremua zeharkatuko duten bidezidor eta pasabideen bidez lotuko direnak. Urtean 4 hilabetez 140.000 pertsona inguru bisitatzea aurreikusten da. Proiektu hori komunikabideen bidez eman da ezagutzera soilik, baina ez da inoiz adostu, ez eta ebaluatu ere, ingurumenean eta gizartean duen eraginaren ikuspegitik.
Bisita horiek eremu babestu horrek dagoeneko jasaten dituen inpaktuei gehituko litzaizkieke. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak berak eskatuta 2021ean ospe handiko ornitologoek egindako irizpenaren arabera, estuariok hainbat presio jasaten ditu jada, aisialdi-jarduerekin eta kontrolik gabeko turismoarekin lotuta.
Jolas-jarduerek eragindako eragozpenak arazo handia dira Urdaibaiko HKBEko hegaztiak kontserbatzeko. Gaur egun eragozpen nagusiak ibiltariek, nabigazioak (itsasontziak eta ur-kirolak) eta beitarako ornogabeen bilketak sortutakoak dira. Molestia horiek eta beste mota batzuk askotan aldi berean gertatzen dira eremu txiki batean, eta, beraz, hegaztiek ez dute elikatzeko eta atseden hartzeko leku alternatiborik, eta, gainera, horietako batzuen ugalketa arriskuan jartzen da eta birkolonizatzeko aukera mugatzen da.
Beraz, Urdaibaiko Babes Bereziko Eremuan bisitari-kopurua handitzea guztiz bateraezina da Erreserbaren natura-balioen kontserbazioarekin bai eta estuarioaren bihotzean museo-azpiegiturak jartzearekin ere. Erabileren areagotzea ideien artean okerrena da, ekosistema horien hauskortasuna dela eta.
Alde horretatik gogorarazi behar da Kontserbazio Bereziko Eremuen helburu nagusia dela espezien eta horiek hartzen dituzten habitaten kontserbazio- egoera onari eustea. Kontserbatzea, babestea eta errestauratzea da premisa.Eta gainerako jarduerei txosten zorrotza egin behar zaie, lekuaren helburuetan izango dituzten ondorioei buruz. Beste eremu batzuetako beste jarduera batzuetarako alternatibak bilatzea da Europako araudiak markatutako bidea.
SEO/BirdLife-n eta Guggenheim Urdaibai Stop herri plataforman, beste behin ere, proiektu honen aurka gaudela berretsi nahi dugu, ez baitie eskualdeko herritarren premiei erantzuten ez ezta jasangarritasunaren ikuspegitik
babestutako eremu honen kautelazko plangintzari ere. Are gehiago, museo- proiektu hori ez litzateke bat etorriko nazioarteko, Europako, estatuko eta autonomia-erkidegoko natura kontserbatzeko legeriarekin, eta, gainera, tokiko biztanleriaren zati handi baten eta Euskal Herriko kontserbazio-elkarteen, elkarte zientifikoen eta kultura-arlokoen gaitzespena eragin du.
Proiektu hau gauzatuko balitz, Urdaibai Biosfera Erreserbako estuarioko habitaten eta espezien kontserbazio-egoeraren egungo narriadura-prozesua larriagotuko litzateke. Gainera, bisitari kopuru neurrigabe handiagoarekin, eskualde osoa ahulduko litzateke masa-turismo baten aurrean, eremu saturatu batean, natura-, kultura- eta gizarte-eremuan ondorio negatiboak izango lituzkeena.
Uste dugu beharrezkoa dela Salomon R. Guggenheim Foundationek ezestea euskal erakundeek Madrilgo Gobernuaren laguntzarekin babestutako proiektua. Eta, aldi berean, ezinbestekoa da Urdaibai Biosfera Erreserbaren kudeaketaz eta kontserbazioz arduratzen diren erakundeei adieraztea lehentasuna izan behar dutela politika koherenteak arau-esparruarekin eta trantsizio ekologikoaren testuinguruarekin bat datozenak, biodibertsitatearen kontserbazioarekin bat datozenak, klima-krisira egokitzearekin eta tokiko eta munduko biztanleen ingurumen-sentsibilitatearekin bat datozenak. Parte-hartze publikoan oinarritutako politika aktiboak eta XXI. mendeko berezko gobernantza adostea premia larria da.
SEO/BirdLifek eta Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Solomon R. Guggenheim Foundationi eskatzen dizkioten konpromisoak:
Guggenheim Bilbao Museoa Urdaibai Biosfera Erreserban handitzeari uko egiten diola adieraztea.